
handle: 10810/75158
Kapitulu honetan zentsura aparatuak 1975-1983 urteetan “Infantil y Juvenil”, hau da, Haur eta Gazte Literatura (HGL) gisa sailkatutako euskal liburuen zentsura txostenen azterketa eskaintzen da. Horretarako, AGAn egindako hustuketatik abiatu da, bertan HGL gisa sailkatutako txostenak xeheki analizatuz. Lehenik, HGL generoaren berezitasunaz hausnartu da, ikusi den moduan, horrek eragina izan baitu zentsura prozesuan: helduei zuzendutako obrekin alderatuta, HGL ezberdin tratatzen zen. Frogatu den moduan, HGL (eta hezkuntza) oso tresna indartsua da ideologia eta eredu jakin batzuk transmititzeko. Hori horrela, Irakurleek arretaz erreparatzen zieten obra horiei eta bereziki arduratzen zituzten gaiak azaltzen ditu azterlan honek. Ikusi den moduan, HGL lanek ezin zituzten Irakurleek desegoki irizten zieten gaiak edo moralaren aldetik arazoak sortzen zituztenak eduki. Gainera, ezin zuten fantasiaren eta erlijioaren nahasketa desegokirik egin, eta bereziki aztertzen zuten liburuak kontu politikorik edo alderdi aberkoirik zekarren. Era berean, obrek barnebiltzen zuten ikuspuntu hezitzaileari erreparatzen zioten Irakurleek. Ikerketak agerian utzi du Irakurleak arduratzen dituzten alderdiak eta bereziki aztertzen direnak bat datozela frankismo garaian HGL argitalpenekin lotutako legedia sortarekin.
Haur eta Gazte Literatura, zentsura, Archivo General de la Administración, frankismo ostea
Haur eta Gazte Literatura, zentsura, Archivo General de la Administración, frankismo ostea
| selected citations These citations are derived from selected sources. This is an alternative to the "Influence" indicator, which also reflects the overall/total impact of an article in the research community at large, based on the underlying citation network (diachronically). | 0 | |
| popularity This indicator reflects the "current" impact/attention (the "hype") of an article in the research community at large, based on the underlying citation network. | Average | |
| influence This indicator reflects the overall/total impact of an article in the research community at large, based on the underlying citation network (diachronically). | Average | |
| impulse This indicator reflects the initial momentum of an article directly after its publication, based on the underlying citation network. | Average |
