
handle: 10810/72619
Lan honen helburua “Cikautxo” enpresan “Analisis Modal de Fallos y efectos” (AMFE) errealizazioa hobetzea da, “Visual Factory Quality” (VFQ) programa ezarriz. AMFEa kalitatea bermatzeko tresna izanik, prozesu batean gerta daitezkeen akats posibleak aurreikusten laguntzen ditu. AMFEak, diziplina anitzeko ikuspegiarekin diseinatutako prozesuaren analisian eta sailen esperientzian oinarrituta jorratzen dira. Akats modu horiek identifikatu ondoren, hiru irizpideren arabera baloratzen dira, larritasuna, gertakizuna eta detekzioa. Lortutako emaitzen arabera, akzio zuzentzaileak ezarri beharko dira akats modu horiek saihesteko edo murrizteko helburuarekin, edota hori lortu ezean, gutxienez detektatzeko. VFQ programak, pieza familia bakoitzaren AMFE “enborra” egitea ahalbidetzen du. Ondoren, pieza bakoitzak bere AMFE pertsonalizatua izango du, berari dagozkion parametro eta zehaztapen zehatzen balioekin, baina beti ere, AMFE enborretik jaiota. Horrela, enbor beretik abiatzeak, ondorengo onurak lortzea ziurtatzen du: AMFEen irizpideak estandarizatzea, AMFE enborretan jasota dauden “Lesson learned” deritzonak kontuan izatea eta baliabideak optimizatzea. Izan ere, proiektu berri bat egiteko orduan, honen AMFEa burutzea, egokitzapenean soilik oinarritzen da, balio espezifikoak baino ez bait dira aldatu behar. Era berean, programak Sinoptiko edo “Flow Chart”-arekin eta Kontrol Planarekin lotura mantentzen du, beraz, dokumentuetako batean egindako edozein aldaketa zuzenean besteetan ezartzen da, dokumentazio guztiaren arteko koherentzia eta eguneratzea lortuz.
AMFE, kontrol planak, VFQ, sinoptiko
AMFE, kontrol planak, VFQ, sinoptiko
| selected citations These citations are derived from selected sources. This is an alternative to the "Influence" indicator, which also reflects the overall/total impact of an article in the research community at large, based on the underlying citation network (diachronically). | 0 | |
| popularity This indicator reflects the "current" impact/attention (the "hype") of an article in the research community at large, based on the underlying citation network. | Average | |
| influence This indicator reflects the overall/total impact of an article in the research community at large, based on the underlying citation network (diachronically). | Average | |
| impulse This indicator reflects the initial momentum of an article directly after its publication, based on the underlying citation network. | Average |
