
handle: 10810/57849
Obesitatea gaixotasun metaboliko kronikoa da, zeinaren prebalentzia etengabe handitu baita azken hamarkadetan, xxi. mendeko epidemia izena emateraino. Gaixotasun horren ezaugarri nagusietako bat da harekin lotzen diren bestelako osasun-arazoak sortzeko arriskua handitzen duela. Hori dela eta, obesitatearen eta harekin lotzen diren osasun-arazoen tratamendu dietetikoa ondo ezagutzea ezinbestekoa da Giza Nutrizioa eta Dietetika Graduko ikasleentzat. Horiek horrela, eskuliburu honek, Giza Nutrizioko eta Dietetikako Graduko 4. mailan ematen den Dietoterapia ikasgaiaren gaitegiko zenbait patologia bildu eta garatzen ditu. Zehazki, obesitatearen eta patologia horri maiz lotutako osasun-asalduren (gibel-esteatosia, intsulinarekiko erresistentzia eta 2 motako diabetesa, eta dislipemiak eta aterosklerosia) dietoterapia bildu da, horiek izaten direlako kontsulta dietetiko gehienen arrazoiak. Kontuan izanik Dietoterapia ikasgaiak etorkizuneko dietista-nutrizionisten prestakuntzan duen garrantzia, eskuliburu honen helburua da ikasleari eguneratutako euskarri teorikoa ematea (idatzizko testu formatuan).
109 p.
elikadura, nutrition, dietética, dietetika, alimentos, dietetics
elikadura, nutrition, dietética, dietetika, alimentos, dietetics
| selected citations These citations are derived from selected sources. This is an alternative to the "Influence" indicator, which also reflects the overall/total impact of an article in the research community at large, based on the underlying citation network (diachronically). | 0 | |
| popularity This indicator reflects the "current" impact/attention (the "hype") of an article in the research community at large, based on the underlying citation network. | Average | |
| influence This indicator reflects the overall/total impact of an article in the research community at large, based on the underlying citation network (diachronically). | Average | |
| impulse This indicator reflects the initial momentum of an article directly after its publication, based on the underlying citation network. | Average |
