
handle: 10810/50688
Lan honek hauxe du xede: Biozientziak (Biologia, Biokimika eta Biologia Molekularra, Bioteknologia eta Medikuntza) ikasten ari diren ikasleei Ehunen Biologia arloan testuliburu egoki eta erabilgarri bat eskaintzea. Histologia alorrean, liburu eta atlas histologiko ugari daude argitaratuta, baina ikasleei beren apunteak osatzeko euskarazko ikasmateriala sortzea izan da gure asmoa. Liburu honetan, animalien eta landareen ehun nagusiak deskribatzen dira. Testuan zehar emandako informazioa ulergarriagoa izan dadin, ikonografia eta mikroargazki lagungarriak aukeratu dira. Amaieran, gai bakoitzean agertzen diren termino nagusiak definitzen dituen glosarioa gehitu da. Azkenengo atalean, bibliografia zerrendatu da, eta Ehunen Biologian informazio-iturri moduan erabili daitezkeen testuliburu, artikulu eta web orriak ageri dira. Lan hau lau atal nagusitan dago banatuta: Garapenaren Zelulen Biologia, Animalia Histologia, Landare Histologia eta Metodoak eta Teknikak Histologian. Ehunen jatorri enbrionarioa deskribatzen duen hasierako atal horretan, animaliengan enbriogenesian zehar gertatzen diren desberdintzapen-prozesu goiztiarrak azaltzen dira. Ondoren, ornodunetan aurkitu daitezkeen lau ehun nagusiak lantzen dira, hau da, epitelioa, ehun konektiboa, muskulua eta nerbioa. Ehun bakoitzaren ezaugarri nagusiak eta osagaiak deskribatzen dira. Gainera, honako hauek modu zehatzean aurkezten dira: zelula motak, antolaketa mailak, garapena eta desberdintzapena, berreraketa, funtzioak eta beste ehunekiko duten erlazioa zein organoen eraketan nola hartzen duten parte. Ornodunen ehunez gain, ornogabeetan agertzen diren ehun berezi nagusiak deskribatzen dira. Landareen histologiari dagokion atalean, egitura nagusiak eta zelula-motak azaltzen dira. Azkenik, egitura histologikoen azterketarako erabiltzen diren metodo eta prozesamendu arruntenak deskribatzen dira.
184 p.
medikuntza, biología, medicina, biologia
medikuntza, biología, medicina, biologia
| selected citations These citations are derived from selected sources. This is an alternative to the "Influence" indicator, which also reflects the overall/total impact of an article in the research community at large, based on the underlying citation network (diachronically). | 0 | |
| popularity This indicator reflects the "current" impact/attention (the "hype") of an article in the research community at large, based on the underlying citation network. | Average | |
| influence This indicator reflects the overall/total impact of an article in the research community at large, based on the underlying citation network (diachronically). | Average | |
| impulse This indicator reflects the initial momentum of an article directly after its publication, based on the underlying citation network. | Average |
