
handle: 10810/26629
Itzulpenaren soziologiaren tresnak baliatuta, euskal literatur itzuliaren eremu garaikidearen errepresentazioak aztertzen dira lan honetan, hiru mailatan: gizarte-eremu gisa izandako autonomizazio erlatiboaren prozesuan, literatur historiografien eraikuntzan eta fikziozko itzultzaileen agerpenean. Lehenengo kapituluan abiapuntuak azaltzen dira. Bigarren kapitulua tresna teoriko-metodologiko egokiaren bila egindako ikerketa-prozesuaren isla da: itzulpen-ikasketen historian nagusitu diren ikuspegien eta teorien nondik norakoei eta Bourdieuren soziologiatik ekarritako ildo teoriko eta metodologikoei erreparatzen zaie. Hirugarren kapituluan euskal literatura itzuliaren eremua definitzen da, eta bertan eragin duten praktikak, eragileak, harremanak eta gertakariak deskribatzen dira, erakundetzean arreta jarrita. Halaber, eremuaren funtzio ideologiko, kultural eta ekonomikoei buruzko gogoeta egiten da. Laugarren kapituluan, euskal literatur historia dakarten hamaika historiografia aletzen dira, egileen diskurtsoak identifikatu, aztertu eta sailkatzeko eta literatur historiak itzulpenari emandako tarteaz eta bilakabideaz gogoeta egiteko. Bosgarren kapituluan euskal literaturako hamaika lanetan ageri diren fikziozko itzultzaileen esparruak, iruditegia eta funtzioak deskribatzen dira. Bukatzeko, ondorioen ataletan, kapitulu nagusietako ondorioak elkarlotzen dira, eta gaur arte itzulpenaren urrezko aro esan izan zaion euskal itzulpen garaikidearen historiarako azpi-garaiak proposatzen.
458 p.
sociología de la literatura, sociology of literature
sociología de la literatura, sociology of literature
| selected citations These citations are derived from selected sources. This is an alternative to the "Influence" indicator, which also reflects the overall/total impact of an article in the research community at large, based on the underlying citation network (diachronically). | 0 | |
| popularity This indicator reflects the "current" impact/attention (the "hype") of an article in the research community at large, based on the underlying citation network. | Average | |
| influence This indicator reflects the overall/total impact of an article in the research community at large, based on the underlying citation network (diachronically). | Average | |
| impulse This indicator reflects the initial momentum of an article directly after its publication, based on the underlying citation network. | Average |
