
handle: 10810/23785
Interneten hazkundea dela-eta, komunikabide tradizional gehienak hedabide honetara jo dute. Irratien kasuan Online irratiak sortu dira. Online irratiek, irrati konbentzionalen aldean, hainbat abantaila dituztela erakutsi dute. Online irratiek zuzeneko irratia eskaintzeaz gain, bestelako eduki desberdinak eskaintzeko aukera ematen dute, multimedia komunikabide bat osatuz. Multimedia eremuaren barruan, ikusiz-entzunezko edukiak eskain daitezke. Batetik audioa, betiko irrati bat balitz bezala zuzenean, edota nahieran ere eskain daiteke, podcast formatuan alegia. Formatu honek irratsaioak nahi denean eta nahi adina aldiz entzuteko aukera ematen du, irratiari beste ikuspegi bat eskainiz, entzuleak izan dezake irratsaioaren erreprodukzioaren kontrola. Gainera, entzulearekiko interakzioa sustatzen da; entzuleek euren iritziak eta iruzkinak utz ditzakete, irratiaren eta entzuleen arteko elkarrekintza bultzatuz eta euren feedback edo erantzuna ikus araziz. Aurrekoaz gain, online irratiak interesgarriak dira irratien bultzatzaileentzat ere, Internetek eskaintzen baitu askoz entzule potentzial gehiago era konbentzionalean baino. Gainera, irratia martxan jartzeko eta mantentzeko beharrezko azpiegiturak kostu gutxiago du, herritarrek egindako irrati berri eta alternatiboen sorrera erraztuz. Proiektu honetan Eup! Irratiaren online berpizkundea azaltzen da. Irrati hau lehenago modu tradizionalean hedatzen ba zen ere, berriro martxan jartzerakoan, online moduan egitea erabaki zen, aurreko abantailak direla-eta. Proiektu honetan beharrezko Internet bidezko zerbitzu eta teknologiak lantzen dira bi helburu nagusirekin: entzuleari irratiak eskaintzen dituen edukiak atzitu ahal izateko eta irratiko partaideei edukia kudeatzen laguntzeko. Alde batetik, entzuleentzat Web eta Streaming zerbitzuak eskainiko dira. Entzuleak streaming zerbitzua eta bestelako multimedia edukiak modu erraz batean atzitu ahal izango da web nabigatzailea erabiliz. Bestetik, irratiko partaideentzat, irratia kudeatzeaz arduratuko direnak alegia, kudeaketa errazteko zenbait tresna eskainiko zaizkie, web zerbitzuaren edukiak kudeatzeko sistema, irratsaioak eta hauen programazioa kudeatzeko sistemak, eta baita grabaketa eta hauen argitalpena errazteko tresnak ere.
irratia online
irratia online
| selected citations These citations are derived from selected sources. This is an alternative to the "Influence" indicator, which also reflects the overall/total impact of an article in the research community at large, based on the underlying citation network (diachronically). | 0 | |
| popularity This indicator reflects the "current" impact/attention (the "hype") of an article in the research community at large, based on the underlying citation network. | Average | |
| influence This indicator reflects the overall/total impact of an article in the research community at large, based on the underlying citation network (diachronically). | Average | |
| impulse This indicator reflects the initial momentum of an article directly after its publication, based on the underlying citation network. | Average |
