
handle: 10810/22527
Marko teorikoa eta justifikazioa: Berri txarren komunikazioa osasun profesional guztiek noizbait biziko duten esperientzia bat da. Halako informazioak pazientearengan inpaktu emozional handia sortzen du. Ondorioz gaixoarengan sortzen diren jarrera eta emozioak oso kontuan izan behar ditugu. Askotan, transmisioan, informazioaren integrazioa pobrea izaten da, sortzen diren emozio negatibo hauek atentzioan eragiten baitute. Horregatik, beharrezkoa da komunikazio eraginkor bat aurrera eramatea. Hala ere, prozesu hau zaila da, faktore asko kontuan izan behar ditugulako. Profesionalen informatzeko moduak pazientearen emozioetan eta jasaten duen inpaktuan eragin dezake. Ondorioz, garrantzitsua da erizainek osasun taldearen barnean nola jokatu behar duten jakitea. Helburua: Literaturaren errebisio honek, erizaintzak pazientearen maneiu emozionalean berri txar bat jaso ondoren daukan papera aztertzeko asmoa dauka, zein esku hartze edo komunikazio estilo aurrera eraman behar diren ikusiz. Metodologia: 2006. urtetik aurrerako artikuluak aukeratu dira. Ingelesez eta gazteleraz idatzitako lanak barneratu dira. Bilaketa bibliografikoa MEDLINE, PSYCHINFO, COCHRANE PLUS, CINHAL, CUIDEN, NICE eta LILACS datu baseetan egin da. Gainera, artikuluen bibliografiak eta praktika klinikoaren gidak ere aztertu dira. Lan honen emaitzak burutzeko hamasei artikulu aurkitu dira. Emaitzak eta eztabaida: Informazio transmisiorako, pazientearen prestaketa aurrera eraman behar da, momentu horretan bere beharrak zeintzuk diren berrikusiz. Honek aldi berean profesionalei prestatzen lagunduko die, gaixoak informazioa nola ematea nahi duen jakingo dutelako. Aurretik, profesionalak pazientearen datu guztiak errepasatu eta haien sentimenduak aztertuko dituzte. Berri txarrak ematerakoan ingurunea kontrolatuko da eta informazioa transmititzeko protokoloak erabiliko dira, hauek emozioak kudeatzeko gidekin konbinatuz. Erizainek atal honetan garrantzia handia daukate, izan ere, sostengu rola betetzen dute. Gainera hauek, medikuaren informazioa argitu eta paziente eta familiaren abokatu bezala jarduten dute. Garrantzitsua da ere profesionalek berria eman ondoren haien emozioak aztertzea. Ondorioak: Horren ondorioz, profesional guztiek era bateratu eta koordinatu batean lan egin behar dute, pazientean eragin onak lortzeko. Horrela, gaixoaren egoera emozionalean hainbat emaitza positibo lortu daitezke, sentitu ditzakeen emozio negatiboak txikituz. Erizainak osasun talde honetan rol oso garrantzitsua daukala ikusi egin da, hala ere, oraindik bere funtzioa ez dago oso definitua. Langile hauek informazio transmisioan sentitzen duten urduritasuna heziketa faltagatik eta egoera hauetan nola jokatzen den ez dakitelako izan daiteke. Izan ere, berri txarren transmisioari eta honetan parte hartzen duten profesional guztien funtzioei buruz gehiago ikertzeko premia dago.
nursing, communication, therapeutic processes, critical illness, bad news
nursing, communication, therapeutic processes, critical illness, bad news
| selected citations These citations are derived from selected sources. This is an alternative to the "Influence" indicator, which also reflects the overall/total impact of an article in the research community at large, based on the underlying citation network (diachronically). | 0 | |
| popularity This indicator reflects the "current" impact/attention (the "hype") of an article in the research community at large, based on the underlying citation network. | Average | |
| influence This indicator reflects the overall/total impact of an article in the research community at large, based on the underlying citation network (diachronically). | Average | |
| impulse This indicator reflects the initial momentum of an article directly after its publication, based on the underlying citation network. | Average |
