
doi: 10.1387/ekaia.7072
handle: 10261/87074 , 10810/38804
Ozeano Artikoa bankisa mehe batez estalita dago. Bankisa klima polarra taxutzen duen faktore garrantzitsuetako bat da, eta eragina izan dezake klima-sistema globalean ere. Garrantzi hori dela eta, beharrezkoa da Artikoko bankisa horren egoerari begiratzea eta hura ulertzea eta aurreikustea. Behaketek argi eta garbi erakutsi dute izotzaren hedadura eta lodiera murrizten ari direla eta izotz iraunkorra zena aldikako izotz ari dela bilakatzen. Inolako zalantza-izpirik gabe, Artikoko bankisa gainbehera nabarian dago. Bankisaren gainbehera hori ulertzeko, aldaketa horien kausa izan litezkeen prozesu termodinamiko eta dinamiko giltzarriak aztertu behar dira. Prozesuon artean daude, besteak beste, faktore fisikoak (adibidez, epeltzeko joerak), atmosferako eta ozeanoko zirkulazioan gertatutako aldaketak, ozeanoaren gainazalera iristen den eguzki-erradiazio handiagoa eta horri lotutako izotz-albedoaren berrelikadura. Gaur egungo ereduek aurreikusten dute mende hau amaitu baino lehen Ozeano Artikoa izotzik gabe geratuko dela udako urtze-garaiaren bukaeran. Behaketek, baina, erakusten dute bankisaren beherakada ez dela ereduek iragarritako abiaduran gertatzen ari, azkarrago baizik, eta agerian uzten dute ereduak hobetzeko premia. Artikoko bankisaren gainbeherak ondorio garrantzitsuak ditu Artikoko eta Lurreko klima-sistemetan, eta, gainera, gero eta erronka handiagoak ezartzen ditu alor sozioekonomikoan, politikoan eta ekologikoan.
| selected citations These citations are derived from selected sources. This is an alternative to the "Influence" indicator, which also reflects the overall/total impact of an article in the research community at large, based on the underlying citation network (diachronically). | 0 | |
| popularity This indicator reflects the "current" impact/attention (the "hype") of an article in the research community at large, based on the underlying citation network. | Average | |
| influence This indicator reflects the overall/total impact of an article in the research community at large, based on the underlying citation network (diachronically). | Average | |
| impulse This indicator reflects the initial momentum of an article directly after its publication, based on the underlying citation network. | Average |
