
doi: 10.35462/flv104.6
Artikuluak gaur eguneko toponimia ikerketek helburu zein lan metodologiei dagokienaz duten birbegiratze beharra jarri nahi du agerian. Horretarako, ikerketa hauen aurkezpen labur bat egiten du, gure garai honetan lan horien beharra eta duten erabilgarritasuna erakusteko helburu zehatzaz, oso bereziki Euskal Herrian, berezko hizkuntzaren normalizazioa –zenbait herrialdetan koofiziala dena–, duela ez horrenbeste inozoki espero zen baino bide luzeago eta korapilatsuago gertatzen ari baita. Toponimia ikerketek tradizionalki dituzten fase edo urratsen deskribapen xumea egin ondoren, era honetako lanen jarraipenean eragileen baitan ikusitako zenbait joeraren komentario kritiko txiki bana egiten da, eragile horiek ikerketaren sustatzaile ekonomikoak, ikertzaileak berak, informatzaileak, erabiltzaileak, nahiz azken ekoizpenaren kudeatzaileak izanik ere. Amaitzeko, ikerbidea zein haren emaitzaren kalitatearen bermatzaile den erakunde akademiko gisa, Euskaltzaindiak ikerketa jarduera honetan bete dezakeen papera aipatu nahi izan da. Artikuluak ez du gaia ahitzeko inolako asmorik. Aitzitik, izaera desberdineko interes eta erosokeriengatik etengabe saihesten den eztabaida beharrezko hori ireki nahi luke. Honegatik, bertan aipatzen diren aspektuak erabateko analisia baino gehiago, adibide izaerako ekarpenak dira. Horrek, ordea, ez dio ezer kentzen toponimia ikerketaren bultzatzaile, ikertzaile edo erabiltzaileen eginbeharrean, kon - tzientzia maila handiagoz zein txikiagoz, aktibatzen diren lekukotza bezala duten balioari.
P1-1091, Philology. Linguistics
P1-1091, Philology. Linguistics
| selected citations These citations are derived from selected sources. This is an alternative to the "Influence" indicator, which also reflects the overall/total impact of an article in the research community at large, based on the underlying citation network (diachronically). | 0 | |
| popularity This indicator reflects the "current" impact/attention (the "hype") of an article in the research community at large, based on the underlying citation network. | Average | |
| influence This indicator reflects the overall/total impact of an article in the research community at large, based on the underlying citation network (diachronically). | Average | |
| impulse This indicator reflects the initial momentum of an article directly after its publication, based on the underlying citation network. | Average |
