
handle: 10810/35188
Gaixotasun zeliakoa (GZa) oinarri immunologikoa duen patologia bat da, glutena hartzeak sortzen duena genetikoki joera duten pertsonetan. Glutena prolaminen taldeko proteina da, zenbait zerealen hazietan dagoena. Datuen arabera, munduan zeliakiaren prebalentzia %1-2 da eta gaur egun, GZri aurre egiteko dagoen tratamendu bakarra bizitza osoan glutenik gabeko dieta (GGD) zorrotza egitea da. Halere dieta orekatuaren gomendioak betetzea eragozten du, izan ere, glutena zerealen osagaia da, dietako funtsezko elikagai taldea dena, dieta osasungarriaren oinarria hain zuzen ere. Halaber, glutendun homologoak ordezkatzeko, zerealen taldeko GGP espezifikoak sortu dira baina azken hauek ez dira nutrizionalki glutendunekin konparagarriak.Lan honen helburuak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko) populazio zeliakoaren nutrizio-egoera eta elikadura ohiturak aztertzea eta GGPen nutrizio-osaera aztertzea eta horiek GGDn duten eraginaebaluatzea izan dira.Oro har, pertsona zeliakoek jarraitzen duten GGD desorekatua da, bai kuantitatiboki eta baita kualitatiboki ere. Dietaren akats gehienak populazio orokorrean ere gertatzen dira, gizarte osoaren ohituraezegokiak arazoen abiapuntu izanik. Desorekak, hein batean gutxienez, GGPen ahorakin altuari leporatu dakizkieke, GGDren zenbait ezaugarri, gehiegizko lipido-kontsumoa eta horien profil-ezegokia batez ere, desorekak areagotzen baitituzte. Hortaz, egoerari aurre egiteko aholku dietetiko espezifiko eraginkorra ematea gomendatzen da.Tradizionalki gluten eza ziurtatzea izan da elikadura industriaren kezka. Egun, GGPen osagaiak seguruagoak izanik, industria produktuon nutrizio-kalitateari ere erreparatzen hasi zaio. Zenbait elikagai eta nutrienteetan hobekuntza esanguratsuak lortu diren arren, erronka honi eustea ezinbestekoa da detektatutako nutrizio-beharrak asetzeko. Gainera, lan hori guztia gizarteratzen ahalegina egin behar da, elikagaien etiketetako informazioa osatuz, adibidez.Amaitzeko aipagarri da egungo dietak baloratzeko eta diseinatzeko tresnak ez direla erabilgarriak zeliakoentzat; izan ere, hauen oinarri diren elikagaien datu-baseek ez baitituzte zeliakoentzat espezifikoak diren GGPen informazio nutrizionala biltzen. Beraz, zeliakoen ongizatea, bizi-kalitatea eta osasuna elikaduraren menpe daudenez zuzenean, populazio honentzako tresna zuzenak garatu dira jarraibide dietetiko espezifikoak eman eta dieta zehatzagoak diseinatu ahal izateko.
312 p.
food deficiencies, nutrient values, nutrients, carencias alimentarias, valores nutricionales, sustancias nutritivas
food deficiencies, nutrient values, nutrients, carencias alimentarias, valores nutricionales, sustancias nutritivas
| citations This is an alternative to the "Influence" indicator, which also reflects the overall/total impact of an article in the research community at large, based on the underlying citation network (diachronically). | 0 | |
| popularity This indicator reflects the "current" impact/attention (the "hype") of an article in the research community at large, based on the underlying citation network. | Average | |
| influence This indicator reflects the overall/total impact of an article in the research community at large, based on the underlying citation network (diachronically). | Average | |
| impulse This indicator reflects the initial momentum of an article directly after its publication, based on the underlying citation network. | Average |
